Grooming

Otso bat ardiz mozorroturik. Groominga irudikatzeko erabili ohi den metafora.

Grooming, pederasta iruzurra edo Internetaren baliabideekin egiten bada zibergrooming (ingelesezko to groom aditzetik; euskaraz, "itxurak egin") heldu batek adin gutxikoen aurrean gaztea dela simulatuz abusua egiten dueneko jokabidea da. Grooming hitza bereziki Interneteko sare sozialetan gertatzen denean erabiltzen da.

Orain arte gehien erabili izan den bidea txateatzen hastea izan da, adin txikikoen guneetan gaztetxoen konfiantza lortu eta haietako bat legez idatzi[1]. Konfiantza daukatenean helduek adin-txikikoengana hurbiltzeko saioak egiten dituztenean, grooming gerta daitekeela esaten da. Helduek gaztetxoekin irudi pornografikoak edo erotikoak partekatzen badituzte, sexu-harremanak izateko ahaleginak egin ahal dituzte gero. Kasu batzuetan, heldua adingabeari esaten dio topaketa bat egiteko. Adingabea topaketara badoa, heldua sexu-erasoa egiteko asmoarekin joan daiteke.

Irudi pornografikoak edo erotikoak partekatzea izaten da lehen urratsa, sexting delakoa, gero sexu harremanak izateko. Argazki intimoak eskatzea izaten da groomingaren beste ezaugarrietako bat.

Grominga delitu bat bezala hartzen da munduko hainbat legeditan, Protection of Children Against Abuse Through New Technologies txostenean, Europako Batzordea Kontseiluak kanpaina bat egin zuen groomingaren kontra. Gazteen aurkako indarkeria guztiak saihetsi nahi dira, baita baliabide teknologiko berrien bidez gauzatzen direnak ere.

Herrialde batzuek jadanik beren lege-hausteak badituzte eta beste batzuk, berriz, oraindik ez dira sartzen erreferentzian.

Beste teknika batean, pertsona helduak (groomers) lortu nahi duena gaztetxoaren kamera aktibatzea da, eta hortik, kameratik, adingabea berak jakin gabe espiatzea. Helduaren arma adin gabearen argazkiak edukitzea da, argazkiak dituenean gero eta hurbilago dago adingabearekin lehen hitzordua edukitzeko. Gaztetxoaren zenbait irudi intimo txantaje legez erabili ahal ditu pertsona helduak (groomerrak).

  1. (Gaztelaniaz) PantallasAmigas. Internet Grooming: ciberacoso sexual a niños/as y adolescentes y su prevención. (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search